Kaixo lagunok! LH4ko ikasleak gara eta beti bezala kurtso berriari gogotsu ekin diogu!Â
Site honetan kurtsoan zehar egiten ditugun jarduera desberdinak eta batez ere bereziak eskegiko ditugu. Horrela, zuek ere gure ekintzetaz jabetuko zarete eta ikusi ahal izango duzue zein ondo pasatzen dugun ikasten dugun bitartean.Â
Espero dugu zuen gustokoa izatea. Gonbidatzen zaituztegu gurekin batera bidaiatzera!
Kurtsoa hasi bezain pronto Sestaoko San Pedro plazara joan ginen ALDAKETA KLIMATIKOAREN inguruko JOLAS batzuk egitera. Primeran pasatu genuen eta asko ikasi genuen. Sari bana eman ziguten eta gainera talde guztiek klimaren aldeko ekintzen pasaportea lortu dugu. Amaitzeko hartzen ditugun konpromezuak eskegi genituen zuhaitzan.
Hona hemen eskolaz kanpo egindako beste jarduera bat. Txango ederra egin genuen URDAIBAIKO EKOETXEAN. Paisaiak aztertu ditugu eta gure inguruko ekosistemen biodibertsitatea ezagutu ere. Gainera, natura zaintzeko hainbat aholku jaso ditugu, eta berriz ere konpromezuak hartu ditugu. Zein ederra den gure ingurua!!Â
Eguraldia zoro dago ezta? Hau aztertzeko ALDAKETA KLIMATIKOAREN inguruko proiektua egin dugu. Beti bezala taldean lan egin dugu eta guztien artean ikaskuntza berriak eraiki ditugu. Hainbat kontu berri ikasi ditugu, batez ere, gure planetaren arazo ekosozialen ingurukoak. Irtenbide asko bilatu ditugu eta martxan jarriko gara. Taldeka aldarrikapen bat egin dugu eta banaka gutun bat idatzi diogu agintari bati. Orain da momentua egoera aldatzeko!
Proiektuarekin gozatu dugu, baina ez hori bakarrik, asko ikasi ere!!! Horrela erakutsi genien gurasoei ALDARRIKAPENA aurkeztu genien egunean. Gainera, proiektuan zehar jorratutako jarduera guztiak azaldu genizkien. Arratsalde paragabea izan zen!!
LH4 ERE, EUSKERAREN ALDE!!!
Aurten ere metroa hartu eta ZINESKOLARA joan gara, baloreetan oinarritutako hainbat filme ikustera; hausnartzeko gogoak piztu dizkigute filmeek. Gainera aprobetxatu egin dugu BILBOTIK TOUR bat egiteko, eta Bizkaiko hiriburuaren leku esanguratsuenak bisitatu ditugu: Indautxu plaza, Alhondiga, Moyua plaza, Gran Via, Bizkaiko Aldundia, Abando, Alde Zaharra, Erriberako merkatua, Arriaga antzokia, Udaletxea, Zubizuria, Deustuko unibertsitatea, Guggenheim eta Arte Ederretako museoak, Doña Casilda parkea, Euskalduna jauregia, Karola eta Gabarra, San Mames eta Intermodal garraiobide geltokia. 9 km ibiltzen baina begiratu nola pena merezi izan zuen:
GABONAK ailegatu ziren eta horrekin Olentzeroren bisita, Gabon kantak eta ekarritako jostailuekin lagunekin jolastu ere.
NON GAUDE? proiektuan gure burua munduan kokatzen ikasi dugu. Gainera, migrazioen garrantzia ezagutu dugu eta hauek pila bat baloratzen ditugu. Gure klasean guztiak dira ongietorriak. Baina ez hori bakarrik, munduko herrialde berriak eta Espainiako autonomia erkidegoak landu ditugu eta hauekin lan polit-politak jorratu ditugu. Irakurri dugun liburua ere munduko ipuinen ingurukoa izan da. Amaitzeko gurasoei turismo azoka batera gonbidatu diegu. Ikus ezazue ondo pasatzen zenbat ikasu dugun!!
BIDAIA HISTORIKOA
KURTSO AMAIERA