Pentsamendu matematikoaren garapena de bere didaktika II
IkastorratzaraHonekin batera, ikasgai berriari hasiera emango zaioa.
Honen inguruan zenbait informazioa:
- Horra hor ikasgaiaren ordutegia eta non burutuko diren saioak.
- Bestalde, ikasgaiaren helburu eta bibliografia, hementxe dituzu.
- Amaitzeko, hantxe dituzu irakaslearen tutoretza saioak.
Interesgarria izan daiteke, beste alde batetik, ezagutzea zeintzuk diren ikasgaiaren
ebaluazio sistema:
- Ikasgaiaren bukaeran derrigorrezko azterketa izango da.
- Ikasle guztiek, inolako salbuespenik gabe eta araudiak adierazi bezala, ikasgaiaren bukaerako azterketarako eskubidea izango dute.
- Ikasgaian zehar notaren %30 eskuratu ahal izango da; hain zuzen ere, ikasgaiarekin loturiko hiru lanen bidez. Lan hauek independenteak eta boluntarioak izango dira.
Amaitzeko aurkezpen labur hau, gelako
metodologiaz, zera esan daiteke:
- Ikasgaiaren eduki teorikoak, irakasleak espresuki prestaturiko dokumentuetan agertuko dira.
- Dokumentu hauetan hiru motako edukiak agertuko dira:
- Matematikaren teoriarekin loturik daudenak.
- Pentsamendu matematikoaren sorrera eta garapenaren gaineko teoriak eta paradigmak.
- Eduki matematikoak haur hezkuntza nola landu (jarduera didaktikoak).
- Saio magistral laburrak izango dira eta batez ere aurreko puntuetatik lehenengo biak agertuko dira. Laburrak izanik ere, saio magistral hauek oso beharrezkoak suertatuko dira edukiak zuzen ulertzeko.
- Azalpen magistralak saioetako lehenbiziko unetan izango dira eta irakasleak prestaturiko materialetan errotuta. Ikasleak eskuragarri izango du materiala, gutxienez, saioaren bezperan.
-
Eduki matematikoak haur hezkuntza; hau da, jarduera didaktikoak, bakarka ala binaka landuko dira eta gelan eskainiko diren lanetako bat izango dira. Lan talde bakoitzak bere gaia izango du eta jendaurreko aurkezpenaren bidez beste gelakideei azalduko zaie. Lan hauen inguruko ezagutza ebaluagarria izango da.
Bestalde, gelako lanak burutzeko
ITK-ko tresna batzuk erabiliko dira:
- Internet bidez komunikazio eta publikazioak egiteko tresna:
- wiki
- google-docs.
Hau dela eta, saioak informatika geletan burutuko dira.